Sirena hotsek eta oihu gordinek girotu dute indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea

Mirari Altube Arrese 2019ko azaroaren 26a

Azaroaren 25aren harira antolatutako elkarretaratzearekin herritar multzo handiak egin zuen bat atzo iluntzean. Aretxabaletako Mugimendu Feministak eta Udalak deituta, isilean egin zuten indarkeria matxistaren aurkako salaketa; eta hori girotzeko sirena hotsak eta oihu gordinak entzun zituzten.

Zuen biolentziari guk autodefentsa feminista pankartaren atzean elkartu ziren guztiak, eta horien aurrean, zuziak eskuetan zituzten hainbat neska. "Gora borroka feminista!", oihu eginda bukatu zuten ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak