Elkarretaratzea astelehenean, indarkeria matxistaren kontra agertzeko

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 22a, 12:48

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna lantzeko ekimenak antolatu dituzte Udalak eta Aretxabaletako Mugimendu Feministak, eta astelehenerako, azaroaren 25erako, elkarretaratzea deitu dute, emakumeek bizi duten indarkeria hori agerian uzteko; 19:00etan izango da, Herriko Plazan.

Horren aurretik, gaur, hausnartzeko elkartuko dira hainbat lagun, Arkupen (18:30). Luciana Alfaro feministak bideratuta, Gure arteko arrazakeria izango dute berbetarako gai mahaiaren bueltan. V. Jardunaldi Feministen ostean sortutako hainbat kezkaren harira antolatu dute.

Askotariko ikuspegiak

Beste hitzaldi batzuk ere izan dira egunotan, gaiaren gaineko ikuspegiak jasotze aldera. Batetik, Kolonbiatik etorritako Combos hezkuntza elkarteko kideek herrialde hartan emakumeek bizi duten egoeraren gaineko azalpenak eman zituzten. Eta bestetik, Nerea Barjola idazleak Alcasseren gertatutako krimenari esanahi berria eman nahirik Microfísica sexista del poder liburuan jasotakoen berri eman zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak