Hamabi bikotek jardungo dute frontenis txapelketan

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 21a, 16:42

Aste bukaeran izango dira Aretxabaleta kirol elkarteak antolatutako frontenis misto txapelketako partiduak. Hamabi bikotek jardungo dute, eta lau multzotan banatu dituzte horiek.

Lehenengo faseko partiduak zapatuan, hilaren 23an, jokatuko dituzte, 08:00ak eta 13:30ak bitartean, Iturrigorri pilotalekuan. 

Domekan, ostera, zortzi partidu izango dira. Aurreko egunean sailkatutako bikoteek finallaurdenak jokatuko dituzte, 09:00etan hasita, eta irabazleek finalerdietarako txartela lortuko dute. Partidu horiek irabazten dituzten bi bikoteak sailkatuko dira finalerako; hori 12:30ean izango da. Beste bi bikoteek, ostera, hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte.

Antolatzaileen asmoa da pilotalekua zalez betetzea eta kirolaren bueltan giro polita sortzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak