Poesia musikatu saio honetan, euskal literaturako emakume ahaztuen ahots ahaztuak plazaratuko dituzte, sasoi bateko bertsolarietatik hasi, Emakume Abertzale Batzako andreetatik pasatu eta gaur egungo poetetara bidea eginez. Lan horretan, Eider Perez eta Leire Etxezarreta –soinujolea eta gitarrista– izango dira emanaldia bideratuko dutenak, eta eskainiko duten zuzeneko musikarekin batera, bat egingo dute poesia errezitaldiek, bertso kantuek eta antzerkiak.
Ordubete inguruko emanaldi intimista izango da, zenbait bitxikeria kontatuz eta ahalik eta eszenaratze soil eta zainduenarekin antolatu dutena.