Bizitzaren amaieran hartu beharreko erabakiak hizpide Basotxon

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 18a, 15:55

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua hainbat saio antolatzen ari da gaixoen, familien eta osasun langileen arteko komunikazioa sustatzeko. Hori horrela, azaroaren 20an, 17:00etatik 18:30era bitartean, Basotxo erretiratuen eta pentsiodunen elkartean izango da saioa.

Pentsatu, hausnartu… lelopean, Jose Felix Garcia erizaina eta Jesus Millas medikua izango dira hitzaldia eskaintzen, eta bizitzaren amaieran hartu beharreko erabakietan laguntzeko zenbait argibide emango dituzte, besteak beste. Gaixoen eta profesionalen arteko komunikazio kanal bat eratuz pazienteek dituzten nahiak, balioak, arreta-lehentasunak eta tratamenduak arbuiatu nahi dituzten edo ez ezagutzea izango du helburu saioak. Gero, medikuaren erregistrora txertatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak