Aretxabaletako Sarek deitutako agerraldia bihar, mojetan

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 15a, 13:25

Agerraldi erraldoia eta zabala deitu du biharko, azaroaren 16rako, Aretxabaletako Sarek; mojetan izango da, 12:00etan. Giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako dinamika bat abiarazi gura dute horrekin, aretxabaletarrek ere espetxe politika aldatzen hasteko aletxoak jar ditzaten.

Dinamikaren ardatza da giza eskubide guztien errespetua: "Denon ardura da, eta gizarte modura dagokigu horren alde lan egitea. Biktima guztien errekonozimendua eta aitortza aldarrikatzen ditugu", adierazi dute antolatzaileek. Iraganetik datozen minak sendatzea helburu izanik, espetxe politika errotik aldatu beharra nabarmendu dute: "Sufrimendua eragiten duelako oraindik". Garikoitz Garcia Arrieta preso aretxabaletarraren egoera zein den gogorarazi dute: "Picassenteko espetxean, Valentzian, Aretxabaletatik 600 kilometrora. Eta horrek dakarrenarekin diru galera, familiarendako bidaiak, arriskua errepidean…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak