Ezkontzaren gehiegikeriak kabaret erritmoekin kontatuta, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 14a, 16:51

Hika teatroak iaz urtarrilean estreinatu eta ordutik hona txalo mordoa jaso dituen Txarriboda antzezlana izango da gaur, egubakoitza, 20:00etan, Arkupen –sarrera 4 euro da–. Aurre-salmentako sarrera guztiak salduta daude eta leihatilan hogei jarriko dituzte. Kepa Errasti kantuan eta dantzan ikusteko aukera izango dute herrikideek

Ezkontza baten bueltan –eta era berean, gizartean bertan– dauden gehiegikeria eta itxurakeria erakutsi gura izan du istorioa idatzi duen Agurtzane Intxaurragak, eta hori guztia kabaret erritmoan kontatua – bederatzi abesti sartu dituzte, garai guztietako euskal kantugintzakoak–, komedia basati baten itxura hartuz. "Ondo baino hobeto ezagutzen dugu dagoeneko lana eta une onean gatoz. Dena ematen dugu oholtza gainean, eta ikusleek eskertzen dute hori; gozatu egiten dute", adierazi du Errastik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak