Aurten bigarren urtez, Asto Jana egin dute Aretxabaletako Uratz-Alde elkartean; 82 lagun elkartu ziren. Perulde zen jan zuten astoaren izena, gaur egun existitzen ez den Bergarako baserri batetik datorrena; hain zuzen bergararra da astoaren jabea eta jabeak berak prestatu zuen janaria atzo, azaroak 9. Eskapularioa soinean eta eguraldi txarrari aurre eginez, giro ederrean ibili ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.