Euskararen Nazioarteko Egunari begira hasi da taldetxo bat lanean

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 8a, 13:26
Euskaraldiari hasiera emateko elkartutako kideak.

Ia hogei laguneko taldetxoa elkartu da, astean, datorren urteko Euskaraldia abian jartzeko asmoarekin; izan ere, herririk herriko batzordeak osatzen dabiltza. Aretxabaletakoa hasi ere hasi da lanean. Dena den, ateak zabal-zabalik dituzte; hurrengo bilera azaroaren 20an izango da, 18:30ean, udaletxe zaharrean.

Abenduaren 3arekin batera Euskararen Nazioarteko Eguna dator eta horren bueltan antolatu gura diren ekintzak zehazten jardun zuten elkartutakoek. Ospakizun eta, era berean, aldarrikapen eguna izango den horretan euskara kalera atera gura dute ahal den ahobizi eta belarriprest guztiak elkartuta. Horregatik, hain zuzen, ospakizunak herriaren erdigunean bakarrik egin beharrean inguruko guneetara zabaltzearen garrantzia aipatu zuten. "Zergatik ez egin ekitaldiak Portasol aldean eta Bedarreta inguruan, eta gero guztiok elkartu herriaren erdian dagoen guneren batean?". Ekitaldiak gehiago zehaztekotan geratu ziren hurrengo bileran.

Datorren urtean, ariguneak

Euskaraldiaren gogoeta urtea izan da 2019a, orain dela urtebete egindakoaren balorazioa egin eta aurrera begira jartzekoa. 2020ko azaroan etorriko da bigarrena, eta oraingoan, bi lagunen arteko elkarrizketez gain –ahobizi eta belarriprest rolak hartuta–, modu kolektiboan, taldeetan, ere egin ahal izango da ariketa; horretarako, ariguneak izendatuko dituzte. Hori guztia antolatzen hasiko dira Aretxabaletan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak