Frontenis txapelketa mistoaren izen-ematea zabalik dago

Maialen Regueiro 2019ko aza. 7a, 09:47

Azaroaren 23an eta 24an izango da txapelketa eta izena emateko azken eguna azaroaren 19a izango da.

Beste urte batez, Aretxabaletako Kirol Elkarteak frontenis txapelketa mistoa antolatu du arazoaren 23rako eta 24rako, Iturrigorri pilotalekuan. Izan ere, txapelketa hau urtetik urtera errotuz joan da. Txapelketan parte hartzeko izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta horretarako azken eguna azaroaren 19a izango da. Horretarako, eskuragarri dago udafrontenisa@gmail.com helbide elektronikoa, eta mezu bat bidaltzea komeni da. Horrez gain, bikote bakoitzak txapelketako lehen egunean hamar euro ordaindu beharko ditu. Sariei dagokienez, bertako produktuekin egindako bi saski izango dira. 

Txapelketa herrikoia

Oihana Mata, UDAko kideak honakoa adierazi du txapelketa honen harira: "Gure helburua da, izena ematen duten bikoteek ondo pasatzea eta disfrutatzea. Parte hartzen duten bikote batzuen maila ona bada ere, txapelketa herrikoia dela azpimarratu nahi dugu, alegia, frontenisean jokatu nahi duen edonork hartu dezake parte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak