Kolonbiako birziklatzaileen proiektuaren nondik norakoen berri emango du Hiruatxek

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 5a, 15:31
Coemprender kooperatibako presidente Celina Imbajoa azalpenak ematen Mundukideko kide Urri Urizarrekin.

Kolonbiako Nariño probintziako zabor birziklatzaileekin Mundukidek abian duen proiektuarekin bat egin du Hiruatx elkarteak. Eta horren berri emango dute azaroaren 6an, Arkupen (19:00). Birziklatzaileek sortutako Coemprender kooperatibako presidente den Celina Imbajoak emango ditu azalpenak.

Mundukide 2018an jarri zen harremanetan Nariño probintziako Pasto hirian Coemprender kooperatibarekin, zaborra birziklatzen jarduten dutenekin hain zuzen ere. Langile horien lan eta bizi baldintzak hobetzeko kooperatiba sendotzen dabiltza elkarrekin lanean, baita Hiruatx ere. Emakumeak dira nagusi Coemprenderren, adinekoak asko eta etxearen eta seme-alaben karga dutenak. 

Celina Imbajoa 12 urterekin hasi zen birziklatzaile lanetan, eta ondo baino hobeto ezagutzen du haien egoera. Zenbait datu emango ditu eta ezustekoren bat edo beste egongo dela iragarri dute Hiruatxeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak