'Agur, Etxebeste!' filmarekin itzuliko da zinema Arkupera

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 31a, 13:38

Ikusmina handia sortu duten filmak ekarriko dituzte beste behin, Mientras dure la guerra eta Toy Storie 4, esaterako.

Urriko antzerki hilabetea agurtu, eta azaroan zinemari egingo diote ongietorria Arkupen. Arrakasta handia –22.000 ikusle baino gehiago lehen hamar egunetan– lortu duen filmak hasiko du, gainera, maiatza arte iraungo duen zine denboraldia: Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendutako Agur, Etxebeste!-k (2019, 90 min.). Azaroaren 1ean, 2an eta 3an, 19:30ean emango dute; eta 4an, astelehenean, 16:00etan. Prezioari dagokionez ez dago aldaketarik: astelehenetan 2 euro izango da eta gainerako egunetan, 4 euro.

Umeek, ostera, Asto erregea (Pakistan, 2018, 85 min.) filma izango dute zapatuan eta domekan (17:00). Eta eguenean, hilaren 7an, zine-klubari ere emango diote hasiera Las Herederas filmarekin (Paraguai, 2018, 97 min.).

Azaroko hurrengo egunetan, ostera, Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra eta Daniel Calparsororen El silencio de la ciudad blanca emango dituzte helduendako besteak beste, eta umeendako izango dira, Padre no hay más que uno eta Angry birds 2 eta Toy Story 4. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak