Gaba Baltzari ongietorria egiteko gertu

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 28a, 15:13

Urriaren 31ko Gaba Baltzak gero eta arrakasta handiagoa du neska-mutikoen artean, eta aurten ere hainbat ekintza antolatu ditu Loramendi elkarteak –Loramendik egindako bideoan iazko ekitaldi nagusia–.

Eguaztenean, urriaren 30ean, mozorroak gertatzeko lantxoak egingo dituzte Zainduz lokalean (17:00-19:00). Norberak eroan beharko du izara eta taldeka egingo dute lan –ez dago adin mugarik–. Bukatutakoan, mozorro eta kalabaza lehiaketak egingo dituzte Durana kalean (19:00-19:30). Sariak jasoko dituztela onenek iragarri dute antolatzaileek.

Urriaren 31n, ostera, gozoki eskean irtengo dira (18:00-19:00); mozorrotuta eta egun horretarako bereziki sortutako koplak abestuta joango dira gaztetxoak dendarik denda. Kalejira egingo dute gero Durana kalean (19:15- 19:30) eta ekitaldi nagusiari ekingo diote han.

Koplak 

Hona hemen gozoki eskean abeste beharreko koplak:

Oilarrak kukurruku ta

astuak arrantza

zerbaitek aztoratuta

jaiki die, antza.

 

Arima zuriz bete da

gure gaba baltza

hildakuak eta bizixak

dantza ta dantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak