Altsasuko gazteen aurkako epaia salatzeko datorren zapatuan, urriaren 26an, Iruñean egingo den elkarretaratzera joateko autobusa jarriko dute Aretxabaletatik. Txartelak salgai daude Urbaltz tabernan (10 euro soldatadunak, 8 euro soldata gabeak). Autobusak 15:00etan irtengo du Azbeko geltokitik, eta elkarretaratzea 17:00etan da Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.