Antzerki Hilabetearen baitan, hainbat lan ikusgai Arkupen

Jone Olabarria 2019ko urr. 18a, 16:30

Bihar, zapatua, Beheko Larraineren Manifestu bat antzezlana izango da Arkupeko Zaraia aretoan, 19:00etan.

Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, umorea eta kritika izango dira Manifestu bat antzezlanaren euskarri nagusiak. Bi elementurekin osatutako eszenografiarekin, publikoak gonbidatuen papera hartuko du, eta giro intimoa sortuko da.

Domekan, ¡Hoy, milagro! antzezlana hartuko du Arkupek, 19:00etan. Lana publiko guztientzako komedia da, Arantzazuko eta Begoñako ama birjinak protagonista dituena. Datorren astean, berriz, hilaren 24an eta 26an, 09:15ean eta 12:15ean, hurrenez hurren, Theatre De La Gimbarderen Kubik antzezlana izango da Zaraian. Ingurugiroa ulertzeko asmoz esperimentatzen duten umeen jokoetan oinarrituta dago. Sarrera 4 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak