23. Gastronomia eta Folklore Jaialdia egingo dute domekan

Jone Olabarria 2019ko urr. 18a, 10:41

25. Etxeko Patxaran Lehiaketa ere ospatuko dute egun berean, goizeko hamar eta erdietan hasita, Herriko Plazan.

Hainbat lekutako produktuak jan eta edateko aukera izango da Aretxabaletako 23. Gastronomia eta Folklore Jaialdian domekan. 10:30ean hasita, desfileak egingo dituzte. 12:30ean, Herriko Plazan, Errioxako Voces Del Ebro taldearen emanaldia izango da, baita Galizia etxeko taldearena eta Gaztela eta Leongo San Fernandorena ere. Goiz osoan zehar, postuak egongo dira.

Etxeko patxarana lehian

Aurten ere patxaranak bere lekua izango du, eta 25. aldiz egingo dute Etxeko Patxaran Lehia-keta. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte-hartzaile bakoitzak bi botila aurkeztu ahal izango ditu, gehienez, eta patxaranak norberak egindakoa izan beharko du. Kristalezko edo beira gardenezko botilan aurkeztu beharko da eta botilen originaltasuna ere kontuan hartuko du epaimahaiak. Sariei dagokienez, lehen postua eskuratzen duenak 100 euro jasoko ditu; bigarrenak, 75; eta hirugarrenak, 50. Diruaz gain, trofeoa ere jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak