Azaroaren 10eko hauteskundeak
Agirretxea kritikoa izan da azaroaren 10erako hauteskundeak deitu izanagatik: "PSOEk eta Podemosek beraiengan soilik pentsatu dute eta porrot honen erantzule bakarrak dira". Horregatik, "hauteskundeetan gizartea inoiz baino gehiago matxinatu behar da desadostasuna adierazteko" azpimarratu du.
Horren harira, "azaroaren 10ean ezin gara etxean gelditu" aitortu du. Eta gehitu du, "normala da jendearengan amorrua nagusitzea, baina haserre hori boto aktibo bilakatu behar dugu".
Kataluniako egoera
Agirretxearen esanetan, Kataluniako egoera izan da sozialisten eta Podemosen desadostasunaren arrazoietako bat: "Pedro Sanchezek bazekien sententzia iritsiko zela eta zigorrarekin ados egongo zela. Horregatik, hasieratik izan du garbi ez zuela Podemosekin gobernatu nahi".
EAJko hautagaia sententziari buruz ere mintzatu da, "epaia gogorra eta injustua da" aitortuz.
Madrileko Kongresua
Agirretxeak, Madrileko Kongresua ere izan du hizpide Aretxabaletan eta "gu ez bagaude han, nork defendatuko ditu gure interesak?" galdera egin du. Horrekin batera, aipatu du, "Madrilen gure herriak ahotsa izan dezan, euskal talde sendo bat beharrezkoa da eta hori EAJ-PNVk soilik ziurtatu dezake".