"Berritasun askorekin" zabalduko dute Aretxabaletako Eroski berria

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 16a, 13:36

Ilargi plazan egon den supermerkatua itxi eta Basabe industrialdean zabalduko du berria Eroskik. 1.378 metro koadroko salmenta eremua du horrek, 35 lagunek osatuko dute bertako lantaldea eta 70 aparkaleku izango ditu. 1,8 milioi euro pasa inbertitu dituela hor adierazi dute Eroskiko arduradunek.

Gaur, urriak 16, inauguratuko dute supermerkatu berria, 19:00etan, eta han izango dira Aretxabaletako alkate Unai Elkoro eta Eroskiko ordezkariak. Herritarrendako ateak, ostera, bihar, eguena zabalduko ditu, eta ordutegia izango da, 09:00etatik 21:00etara.

Supermerkatu berria Eroski Center izango da eta Zurekin eredu komertzialekoa: "Eredu horrek elikadura osasungarria eta jasangarria bultzatzen ditu, sasoiko eta tokian tokiko elikagai freskoen proposamen zabal bat eginda", adierazi dute. Elikadura Ekologikoa eta Dietetikoa izeneko sail berria egongo dela gaineratu dute.

1,8 milioi euro pasa inbertitu dituztela jakinarazi dute, 1.378 metro koadroko salmenta eremua izango duen lokalean –70 aparkaleku–. Han lan egingo duten 35 lagunek 3.140 prestakuntza ordu jaso dituztela ere adierazi dute Eroskiko ordezkariek: "Bezeroari irtenbide hobeak emateko eta dendan lan egiten duten profesional taldeek berek autogestioan sakontzeko". Supermerkatu berriak norberak ordaintzeko lau gune ere izango ditu, "bizkor eta erraz erosi nahi duten bezeroentzat".

Gainera, supermerkatuaren alboan Eroski Bidaiak agentziaren bulego txiki bat zabalduko dutela laster jakinarazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak