UDAk hiru gol egin ditu bost minututan, eta 3-1 irabazi dio Ordiziari

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urr. 13a, 19:04

UDAko jokalaria baloiari eusteko lanetan.

Mikel Larbururen mutilek denboraldiko lehen garaipena lortu dute.

Txapelketako bosgarren norgehiagoka zuten, eta hiru partidu berdindu eta bat galdu ostean taldeak beharrezkoa zuen garaipena konfiantza hartzeko.

Lehenengo zatiko 35. minutuan etorri da norgehiagokako lehen gola. Ordiziako taldeak egin du. "Ondo ibili gara lehenengo zatian ere, baina beraiek egin dute gola eta emaitza horrekin joan gara atsedenera", azaldu du Larburuk.

UDAko jokalarien hiru golak bost minutuko tartean etorri dira, norgehiagokaren 60. minutuaren bueltan. Baloi irteerak galdu dituzte Ordiziakoek, eta adi ibili dira hor etxeko jokalariak. Asier Urzelaik egin du lehenengoa gola, Guillen Marrek bigarrena eta Asier Urzelaik, berriz, hirugarrena.

"Gaurko garaipena behar beharrezkoa genuen. Taldea ondo dago, baina argi dago denboraldi gogorra izango dela honakoa. Oso berdinduta daude gauzak. Hamazazpigarren hasi dugu jardunaldia eta hamaikagarren gaude orain", azaldu du entrenatzaileak.

Mondrak ere bosgarren jardunaldian lortu du denboraldiko lehen garaipena, eta azken aurreko postuan da. Bergarako taldea, berriz, hutsean du garaipenen laukitxoa eta azkena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak