Ukendua egiten ikasi dute sendabelar ikastaroan

Maialen Santos 2019ko urr. 12a, 16:52
Ikastaroko parte hartzaileak ukendua egiten (Argazkia: Ekoudalatx)

Sendabelar ikastaroa egin dute gaur goizean, Aretxabaletan. Egin beharreko lana bi zatitan banatu dute; lehenik sendabelarrak batzera joan dira, gero horiekin lan egin ahal izateko

Ekoudalatxekoek gidatuta sendabelarrak ezagutzeko mendi buelta egin dute goiz partean, 09:00etan abiatuta. Ondoren, praktikan jarri dituzte emakume arbasoen ezagutzak, eta ukendua egiten ikasi dute bildutako sendabelarrekin. Hamabost pertsonako taldea elkartu dira guztira, eta norberak gertatutakoa etxera eramateko aukera izan du ikastaroaren amaieran. 

Sendabelarrak jasotzera egindako mendi irteera (Argazkia: Ekoudalatx)

Ikastaroa gidatu duen Ekoudalatxeko kide Nerea Altunak adierazi duenez, jendea "oso gustora" aritu da egindako mendi bueltan baita ukendua egiten ere. Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletako emakume langileek M8ko greba eguneko soldatarekin antolatu dute gaurko ikastaroa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak