600dik gora neska-mutil bost kiroletan, Aretxabaletako UDAn

Julen Iriondo 2019ko urr. 12a, 11:41
Ohorezko mailako gazteen taldea.

Klubeko kideek talde argazkiak atera zituzten atzo arratsaldean Ibarra futbol zelaian. Futbolean ez ezik, pilotan, areto futbolean, gimnasia erritmikoan eta karatean ere baditu kirolariak UDAk, eta diziplina denetakoak elkartu ziren argazki saiorako.

27 talde izango ditu denera UDAk denboraldi berrian. Bost kirol, esan bezala, baina, ohi bezala, jendetsuena, futbola. Futbolean, hiru talde dituzte mutiletan seniorretan, gazte mailan, kadeteetan eta infantiletan –bakoitzean–, eta beste hiru ditu nesketan Leintz Arizmendik, seniorrena, kadeteena eta infantil mailakoa. Horiekin batera, futbol eskolan ariko dira beste hainbat neska-mutiko. "Argi geratzen da zergatik behar genuen futbol zelai berria, denok ez gara sartzen bestela", zioen Agurtzane Elkoro presidenteak.

Kirolari horiekin denekin 40-45 hezitzailek jardungo dute lanean. "Aretxabaleta herri kirolaria da, eta gaurko argazkiak erakusten du hori. Eta kirola osasuna da", zioen Elkorok.

Denboraldi berrirako taldeez gain, beste nobedade bat ere izan zen atzo Ibarran. Izan ere, bertan izan zen aurrerantzean UDAren kudeatzaile –gerente– izango dena, Ane Larrañaga ibarratarra. Orain arte klubak ez zuen figura hori, baina beharrezko ikusi dute lanpostu hori sortzea, UDAk duen bolumenagatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak