Kirola inklusiorako bide delako futbol partiduak jokatuko dituzte

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 7a, 11:06

Buruko Osasunaren Nazioarteko Eguna da urriaren 10a, eta, horren harira, buruko gaixotasunak dituztenen inklusioa aldarrikatuko dute kirolaren bitartez, Aretxabaletan. Hiruko futbol txapelketa jokatuko dute UDAko, Arizmendiko eta San Juan de Dioseko gaixoek elkarrekin.

Drogen prebentzioa sustatzeko herrian egiten dabiltzan lana aprobetxatuta, UDA futbol taldeko infantilek eta Arizmendiko jokalariek San Juan de Dios ospitaleko gaixoekin batera jardungo dute futbolean, eguenean bertan; 60ren bat jokalari elkartuko dira. Antolatzaileek jakinarazi dute Real Sociedad Fundazioak ere parte hartuko duela eta jokalari beterano batzuk bertaratuko direla. Athletic Fundazioak ere bat egin du ekimenarekin.

Ibarra kiroldegian elkartuko dira, 17:00etan, eta futbol partiduei ekingo diete. Herritar guztiak daudela gonbidatuta partiduak gertutik jarraitzera adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak