Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosado kantariek abesti ezagunen bertsioak abesten dituzte a capella Demode Quartet izenaren azpian. Pianoak, gitarrak eta akordeoiak ere egiten diete lagun sarritan, eta koreografia dibertigarriak eta solasaldi bitxiak nahasten dituzte ia ordu eta erdiko ikuskizunean.