Kuartel zaharra, kultura sustatzeko espazio bihurtu

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 4a, 11:38
Aretxabaletako Kuarteleko zenbait eragile kartelarekin.

Urriaren 12rako, Kuartel zaharra sekula baino gazteago jaialdia antolatu dute Kuartela Kultur Elkarteko kideek.

Aretxabaletako kuartel zaharreko erabiltzaileek Kuartela Kultur Elkartea sortu berri dute. Herriko kultura sustatu nahi duen espazio bat sortzea izan da taldea osatzen duten kideen helburua. Musika, dantza, eskulanak… diziplina ezberdinetako artisten eta zaleen topagune bihurtzeko asmoz.

Horretarako, urriaren 12rako, hasiera ekitaldia antolatu dute egun osoko egitarauarekin. Besteak beste, dantza ikuskizuna, bazkaria, kontzertuak… izango dira.

Jarraipena eman guran

30 urte bete dira Guardia Zibilak eraikina utzi zuenetik eta ordutik erabilera asko eman izan zaio eraikinari. Hala, erabiltzaileek kultura sortzen jarraitu gura dutela adierazi dute.

Zozketako saridunak

Hauek dira Kuartela Kultur Elkarteak egindako zozketako irabazleak: lehenengo saria, 1.087 zenbakiarentzat; bigarren saria, 1.066 zenbakiarentzat. Lehenengoaren ordezkoa 1.172; bigarrenaren ordezkoa, 1.200.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak