Euskara eskolak emango dizkiete erretiratuei

Mirari Altube Arrese 2019ko urriaren 1a

Erretiratuendako euskara eskolak eskaini ditu Leintz Udal euskaltegiak eta Basotxoko kideek pozik hartu dituzte horiek. Arratsaldetako taldea dagoeneko osatu da baina goizetan beste bat eratu gura dute. Inork interesa izanez gero Basotxora jo dezala argibide eske (11:00-12:00); izena emateko azken eguna urriaren 9a da.

Oinarrizko ikastaroa izango da, atsegina eta samurra, adierazi dutenez eta helburua da euskaraz ulertzeko eta jarduteko oinarria ezartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak