Herri kirolik ez da faltako San Migel domekan

Jone Olabarria 2019ko ira. 27a, 16:15

Iazko herri kirol erakustaldia.

Domekan, hilaren 29an, San Migel jaien baitan egingo diren herri kirol probek denetarik izango dute. Lau aizkolari eta hiru harri jasotzaile arituko dira, besteak beste, Herriko Plazan egingo diren erakustaldian eta txapelketan. 13:00etan hasita, aurten bi modalitatetan arituko dira kirolariak: aizkoran eta harri jasotzean, hain zuzen ere.

Aizkorari dagokionez, Iñaki Azurmendi eta Maite Ariztegi Aratz Mugerzaren eta Irati Astondoaren aurka arituko dira. Era horretan, bi bikote bata bestearen kontra lehiatuko dira proban, zortzi ebaketa horizontal eta trontza eginez.

Aita-semeak, erakustaldian

Harri jasotzaileen kasuan, Karmele Gisasola 25 urteko mallabitarra, harria altxatzeaz gain, txingekin eta ingudearekin ere arituko da Aretxabaletako plazan domeka eguerdian.

Iruretagoiena aita-semeen kasuan, harria jasotzen arituko dira Izeta IV.a eta bere seme Izeta V.a. 10 urterekin, Jakes gazteak 25 eta 20 kiloko harriak altxatuko ditu eta Hodei aita, aldiz, 125, 109 eta 113 kilokoekin arituko da. Izeta familia herri kirolei lotuta egon da betidanik eta aski ezagunak dira harri jasotze eta idi probetan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak