Joskintza ikastaroak antolatu ditu Gu Haziak Gara elkarteak

Mirari Altube Arrese 2019ko irailaren 27a

Josten ikasteko bi ikastaro antolatu ditu Gu Haziak Gara laguntza elkarteak datozen asteetarako. Bata oinarrizkoa izango da, josteko makina erabiltzen ikasteko; bestea aurreratua, eta kamisetak eta legginak egiten irakatsiko dute.

Batetik erakutsiko dute josteko makina erabiltzen eta fraka barrenak hartzen. Horretarako hiru saio izango dira (18:00-20:00) honako egun hauetan: irailak 30 eta urriak 1 eta 2. Ikastaroaren prezioa da 20 euro (langabeek debalde).

Bigarren ikastaroan kamisetak eta legginak egiten irakatsiko dute. Zazpi saio izango dira, egubakoitzetan guztiak, urriaren 11 eta azaroaren 29a bitartean (18:00-20:00). Ikastaro honetarako ezinbestekoa izango da josteko makina erabiltzen jakitea. Prezioa da 70 euro (langabeek 35 euro), eta materiala ez dago prezio barruan sartuta.

Izena emateko epea zabalik dute; hona hemen bideak: 688 62 37 18 eta guhaziakgara@ gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak