"Arrakasta handia" izan ohi duten ekintzak urtero errepikatzen dituzte. Astelehenean, esaterako, Otxandioko Felix Ajuria gaztagilea etorriko da Idiazabalgo gaztaren dastaketa gidatzera. Martitzenean, moda desfilea izango dute, eta Basotxoko kantu taldearen emanalditxoa. Eguaztenean, Getaria eta Donostia aldera joango dira egun-pasa. Eguenean, paziente biziaren gaineko hitzaldia izango dute Osakidetzako adituen eskutik; eta egubakoitzean, txokolate-jana sanmigelei ongietorria egiteko.
Ekintza guztiak Basotxon izango dira (17:30) eta zuzendaritzako kideek erretiratu guztiak gonbidatu dituzte horietara.