Iñaki Sarasua aretxabaletarra Espainiako Marianisten Nagusi izendatu dute

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 20a, 07:33
Iñaki Sarasua Maritxalar. Argazkia: Marianistak.

Joan den irailaren 12az geroztik da Iñaki Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1965) Marianisten Espainiako Probintziako Nagusi berria. Datozen bost urteetarako izendatu dute, 2019-2024rako hain zuzen ere.

Marianisten kongregazioan sartzeko lehen botoak 1986an eman zituen, Zaragozan, eta handik bost urtera, 1991n, betiereko izendapena jaso zuen, Gasteizen. 

Sarasuarekin batera beste bostek osatuko dute Probintziako Kontseilu berria, horien artean beste bi euskaldun daude, Oiartzungo Lander Gaztelumendi eta Tuterako Miguel Angel Dieste.

Munduan 1.023 erlijioso marianista daude. Haien bereizgarrietako bat da apaizek eta laikoek batera lan egiten dutela. Hala, Mariaren Konpainian gaur egun 677 erlijioso laiko daude eta 345 abade erlijiosoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak