Egun osoko egitaraua gertatu dute ordurako, eta, besteak beste, izango dituzte gazte jolasak eta gazte bazkaria Otala Zelain bertan eta elektrotxarangarekin kalejira, iluntzean, Aretxabaletan. Ospakizunera Andramaixetarako –abuztuaren 14rako– ateratako kamiseta urdinarekin agertzeko dei egin dute antolatzaileek.