Kurtzebarriko eta Degurixako txoko ezkutuez gozatu ahal izan dute Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 15a, 19:09

Zapatu goizean UDAk antolatutako mendi bizikleta martxara animatu zirenek gozatu ederra hartu zuten, eguraldia lagun antolatzaileek Kurtzebarriko eta inguruetako txoko ezkutuetara eraman zituzten-eta ziklistak. 80 lagunek eman zuten izena.

Gozatu polita hartu zuten ziklistek zapatu goizean, Debagoienean irail eta urrian egingo dituzten martxetako lehenengoan. Aretxabaletako plazatik irten eta Mendiolatik eta Leixargaratetik gora ziklistek hauspoa berotzeko tartea izan zuten, baina behin Mugarriluzeko tontorrera iritsita, arnasari buelta eman eta Degurixako baso eta Kurtzebarriko bazter ezkutuez gozatu ahal izan zuten: "Akaso, beste martxa batzuetan bidezidor gehiago egoten da, baina guk egindako ibilbidean izan ditugun bistak leku gutxitan izaten dira, ederra izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak