Open Oztopo trialsin txapelketa zapatuan, kirol hori ezagutzera emateko

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 13a, 12:57

Open Oztopo txapelketa jokatuko dute bihar, zapatua, Aretxabaletan duten gunean, eta kirol hori ezagutzera eta probatzera gonbidatu dituzte neska-mutikoak. 16:00etan hasiko da gaztetxoenekin eta 18:00etan jokatuko dute nagusienek.

Kirol hori ezagutzera emateko asmoarekin, txapelketa antolatu dute Oztopo trialsin taldeko kideek irailaren 14rako, zapatua; 16:00etan, gaztetxoenen eta probatzera datozenen txanda izango da eta 18:00etan, gainerakoena.

Aitor Murua entrenatzaileak txapelketa horren nondik norakoak azaldu ditu: "Helburua da gaztetxoenei lehiaketa batean parte hartzeko aukera ematea: beste txirrindulari batzuk ezagutu, txapelketa bat zer den bizi... Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketetan hainbat izan dira, baina ez guztiak, eta horiekin pentsatu dugu". Oraindik probatu ez dutenak ere gonbidatu ditu: "Federazioaren babesa dugu, eta bizikletak utziko dizkigu edonork proba dezan. Txapelketaren arautegia aldatu dugu, eta nagusi guztiek batera jardungo dute ikusgarriagoa izan dadin. Zirkuituari bi buelta emango dizkiote, eta gero, final handi batjokatuko da sailkatutakoekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak