Etxean hasiko dute Gipuzkoako txapelketa Aretxabaletako pilotariek

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 12a, 15:00

Eskuz binaka jardungo dute eta egubakoitzean, hilaren 13an, hiru partidu jokatuko dituzte Iturrigorri pilotalekuan, 19:30ean hasita.

Bigarren mailako kadeteek – Uribarren eta Uribetxebarria– Alegiako Intxurre elkartekoen kontra jokatuko dute; lehen mailako kadeteek –Etxabe eta Lanzos–, Amezketako Zazpitturrikoen aurka, eta lehen mailako gazteek –Lasa eta Igartua– Azpeitiko Ilunpe elkartekoekin jardungo dute nor baino nor gehiago.

Juan Mari Errasti entrenatzailea itxaropentsu agertu da: "Txapelketa gogorra izango da, gazteen artean, bereziki, baina baditut neure esperantzak. Dena den, lehenengo partiduak jokatu arte ezin da jakin zer gerta daitekeen". Gazteek zortzi bat partidu izango dituzte lehen fase honetan, eta kadeteek bost inguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak