Ur-hodi bat apurtu da Txarapean eta indar handiz isuri du ura

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ira. 5a, 15:30

Goizeko bederatziak inguruan ikusi dute aretxabaletar askok indar handiz eta hainbat minutuz ura botatzen ibili den txorrota. Altuera handia hartu duenez urrutitik ikusten zen, hala ere, ere ez du kalterik eragin.

Udaletxeko Mantenu Zerbitzuetatik adierazi dutenez, ur-hodiaren ureztatze-ahoa askatu da eta horregatik hasi da ura irteten. Hodia oso handia denez ura presio handiarekin irten da eta altuera handia hartu du. Mantentze lanetarako kamioian izaten dute horrelako kasuetarako behar den erreminta eta hura iritsi bezain pronto konpondu dute arazoa, ura isurtzen hasi eta 10-15 minutura.

Galdu den ur kopurua ez dela oso handia izan azaldu dute Mantenu Zerbitzuetatik eta ura ondoko zelaira joan denez, ez duela bestelako kalterik eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak