Agorreko Andramaixak ospatuko dituzte aste bukaeran, Areantzan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 5a, 16:30

Jaietan murgilduko dira asteburuan Areantza auzoan. Gaur hasi, eta domekara eguerdira arte hitzordu ugari izango dituzte bertan. 

20:00etan, kanpai eskolakoek eskainitako kanpai-joaldien ondoren, tantaia jasoko dute eta auzoko pertsonaia Martin Kabarrixa auzoratuko dute. Ondoren, auzo-afaria izango dute eta afalostean kantuan eta dantzan egingo dute elkartutakoek.

Zapatuan, txistularien dianarekin hasiko dira, 10:30ean, eta 12:00etan, meza izango dute Basotxokoek lagunduta. Gero, argazkiak aterako dituzte, eta bertako jakiekin osatutako mokadutxorako tartea ere izango dute; Elizondoko tortilla eta Mitarte aldeko txorizoak janez. 35. ginkana izango dute gero, eta Areantzako jolasak gero.

Talde argazkia Kurtzebarrin

Domekan, Kurtzebarri mendiko egunarekin bat egingo dute; 09:30ean, Iturriko erromaratik irtenda joango dira. Tontorrean auzotarren argazkia aterako dute, eta jaiak Martin Kabarrixa etxeratuta bukatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak