Kurtzebarriko eguna ospatuko dute domekan

Mirari Altube Arrese 2019ko irailaren 5a

Irailaren 8an, domekan, ospatuko du Murrukixo mendizale elkarteak Kurtzebarri mendiko eguna. Ohi legez, mendi tontorrera joateko dei egin die herritarrei zein inguruetako mendizaleei. 

Goiz erdiaren bueltan, tontorrera iritsitakoan, salda eta mokadutxoa eskainiko dituzte, baita xanpaina ere, jai giroan borobiltzeko eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak