Hona hemen Magia Astearen egitaraua:
Irailak 4, eguaztena
Gertuko magia saioak honako magoekin: Hodei, Txoborro eta Las niñas del Mago.
- 17:30, zaharren egoitzan.
- 19:00-21:00, kaleetan.
Irailak 5, eguena
- 19:00, Magia ikuskizuna Las niñas del mago bikotearekin (gaztelaniaz). Arkupen, sarrera, 3 euro. Carmen eta Bego Cabeza ahizpak Bartzelonako Ilusionismo Elkarteko (SEI) eta Madrileko Ilusionisten Klubeko kide dira. Magia egiteko estilo freskoa eta ausarta darabil bikoteak.
Irailak 6, egubakoitza
- 11:00-12:00, Magia tailerrak (Arkupen eman behar da izena; gehienez 15 lagunendako lekua egongo da).
-
- 6-10 urte bitartekoendako Tor magoarekin.
-
- 11-14 urte bitartekoendako Txoborro magoarekin.
- 18:30-21:30, Al Baker's saloon ikuskizuna Tor eta Txoborro magoekin Herriko Plazan. Mendebalde urruneko giroa ekarriko dute ikuskizunarekin eta karta-jokoak, tranpak eta umorea izango dira nagusi 20 minutuko saioetan.
Irailak 7, zapatua
- 19:00, Magia ikuskizuna Hodei magoarekin (euskaraz); Arkupen, sarrera 3 euro. Ilusionismoan oinarritutako Tutti magia ikuskizuna eskainiko du: objektu desberdinen manipulazioa, mentalismoa, arrisku-jokoak... Eta publikoa magoa bezain protagonista izango da.
Irailak 8, domeka
- 19:00, Magia ikuskizuna Txan magoarekin (euskaraz); Arkupen, 3 euro.