Etxekoen lehen neurketan, aurreneko ordu laurdenean hainbat aukera sortu dituzte, baina asmatu ez eta Elorrio izan da falta batean gola egin duena. Handik aurrera gehiago izan dira bizkaitarrak, presioan asmatu egin dute eta Aretxabaletak zailtasunak izan ditu baloia jokatuta ateratzeko.
Bigarren partiduan hobeto aritu dira etxekoak, hainbat aukera sortu eta bi gol egin dituzte, Otazuk bat eta Markelek bestea.
UDAren entrenatzaile Mikel Larbururen arabera taldea ondo ari da prestatzen ligarako. Dituen jokalariekin gustura da: "Esan daiteke bi jokalari ditugula postu bakoitzeko. Gerra emango dugu aurten".
Olabideren aurkako neurketa hasi aurretik, UDAK taldeko kamiseta eman dio oroigarri iaz Aretxabaletan eta aurten Arabako taldean diharduen Mikel Maizi.