Udalbatzako kideak 'alkate soinuarekin' joan dira meza nagusira

Mirari Altube Arrese 2019ko abuztuaren 15a

Andramari egunez meza nagusian izan dira udalbatzako hainbat kide. Txistulariek eskainitako alkate soinuarekin sartu dira parrokian urtero lez. Aurretik, elizbira egin dute amabirjina eta Roke santua aldean hartuta.

Elizbiran hartu dute parte parrokiako ordezkariek, udalbatzako hainbat kidek (alkatea eta EAJko zinegotziak), Aretxabaleta Abesbatzak, Milagroko bandak eta hainbat herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak