Haren atzetik geratu ziren bi aretxabaletar, Jesus Osinaga, zazpi txirlorekin eta Gorka Madinabeitia seirekin; eta laugarrena izan zen Goio Arrieta eskoriatzarra bost txirlo botata.
Aspaldian antolatu ez den txapelketa berreskuratu izanarekin pozik ziren antolatzaileak, baita herritarren erantzunarekin ere; izan ere, giro ezin politagoa sortu zen bolatokiaren bueltan.