Azken urteetako parte hartzaile kopuru handiena izan du, 175 txirrindulari denera. Nabarmentzekoa baita nazioarteko ordezkaritza, Argelia eta Israeldik etorritako taldeak esaterako.
Leintz Bailarako 81.txirrindulari txapelketa jokatu da gaur. Durana kalean hasi eta amaitu da eta 23. urtez azpikoen eta elite mailakoen lasterketa izan da, hain zuzen. Lasterketako irabazlea Caja Rural Seguros RGA taldeko Juan Fernando Calle kolonbiarra izan da. Bigarren postua, berriz, Eulen taldeko Aritz Kortabarria antzuolarrak lortu du eta Leintz bailarako saria, berriz, talde bereko Andoni Azkarate arrasatearrak eraman du.
Azken urteetako parte hartzaile kopuru handiena izan du, 175 txirrindulari denera. Nabarmentzekoa baita nazioarteko ordezkaritza, Argelia eta Israeldik etorritako taldeak esaterako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.