Bolo-txapelketa San Inazioaren omenez

Maialen Regueiro 2019ko uztailaren 29a

Atzo, bolo-txapelketa egin zuten Aretxabaletan, Muru Alde elkarteak antolatuta eta bide batez, San Inazio eguna ospatu zuten. 35 pertsona inguruk hartu zuten parte txapelketan eta Juan Jose Urrak arrasatearrak irabazi zuen, sei birlorekin.  

Sarituak

Lehen sailkatua Juan Jose Urra, arrasatearra izan zen sei birlorekin. Birlo kopuru berarekin, baina bigarren postuan, Angel Loidi aretxabaletarra sailkatu zen eta azkenik, bost birlorekin Mateo Guenaga, markinarra. Loidik sari bikoitza jaso zuen, bazkide onenaren aipamena eraman baitzuen. 

Juan Jose Urra saria jasotzen

Angel Loidi saria jasotzen

Mateo Guenaga saria jasotzen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak