Andramaixetako bola-txapelketa berreskuratuko dute aurten

Mirari Altube Arrese 2019ko abu. 12a, 12:00

Urte askoan ez bada antolatu ere aurten bola-txapelketa izango da Andramaixetan. Hilaren 16an, egubakoitzean, jokatuko dute bolatokian (18:30) eta herritarrak bertara gonbidatu dituzte antolatzaileek.

"Bolatokia bete eta une atsegina" pasatzeko helburuarekin gerturatzera deitu dituzte herritarrak. Izena emateko 10 euro ordaindu beharko da, eta, sari potoloak iragarri dituzte: 

  • 1. saria: urdaiazpikoa eta batutako diruaren %40a.
  • 2. saria: urdaiazpiko-paleta eta batutako diruaren %30a.
  • 3. saria: batutako diruaren %20a.
  • 4. saria: batutako diruaren %10a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak