Eibarren izango da Oihana Aldai datorren denboraldian

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 26a, 10:59
Oihana Aldai.

Gaur ekin dio denboraldiari Eibarrek eta talde horretan izango da Oihana Aldai Aranzabal. Sortu berri duten kategorian, Lehenengo B Mailan, jardungo du talde horrek eta atezain aretxabaletarra "gogotsu" dago ekiteko.

"Maila berria da eta ilusio handiarekin nago. Lehenengo mailaren eta bigarrenaren artean dago eta beste helburu batzuk daude hor. Dena den, kategoria berria da baina exijentzia handia egongo da", azaldu du Aldaik eta gaineratu: "Iazko denboraldian ez nuen jokatzerik izan, aurten aukera gehiago izango dut, eta pozik nago, neu ere beste helburu batzuekin buruan".

Maila horretan lagun eta ezagun askorekin egingo duela topo badaki: "Talde mordoa daude, horien artean filial asko. Besteak beste, Zaragozaren aurka jokatuko dugu eta han egon nintzeneko lagun mordoa ditut". Etxetik gertu egotea ere kontuan hartu duela dio: "Lehenengo mailan jokatzeko aukera batzuk izan nituen, baina ondo pentsatu ostean onena zelakoan hautatu dut Eibar. Eta aurrera!". 

Gaur ekingo diete entrenamendu saioei eta lanerako gertu dago. Opor egun asko izan duela onartu du eta "ondo aprobetxatu" dituela, gainera; hortaz, hasteko gogoz agertu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak