Teknifikazio campusa izango da irailean

Imanol Beloki Unamuno 2019ko abu. 5a, 10:00
UDAk antolatutako Geroa sortuz topaketan batutakoak.

UDAK antolatuta, 2005, 2006, eta 2007. urteetan jaiotako haurrei zuzenduta izango da campusa, eta irailaren 2tik 5era bitartean gauzatuko da. Entrenamendu horietan, futbolaren gaineko eduki espezifikoak landuko dituzte, besteak beste

Teknifikazio campusa antolatu du, lehen aldiz, UDA Aretxabaleta Kirol Elkarteak; irailaren 2tik 5era bitartean izango da, Ibarra futbol zelaian. Euskal herriko haurrei zuzenduta dago –2005, 2006 eta 2007. urteetan jaiotako gaztetxoentzat–, eta esperientzia aberasgarria eta dibertigarria izango dela adierazi dute entrenatzaileek.

Entrenamendu saio hauetan, futbolean erabilgarri diren hainbat ezaugarri landuko dituzte, betiere, jolasa bidelagun izanda, helburua ondo pasatzea izanik eta balio ezberdinen garrantzia eta nutrizioa landuz.

Balioak transmititu

Teknifikazio campusa goizez izango dute, astelehen, martitzen, eguazten eta eguenetan, honako ordutegi honetan: 09:00etatik 13:00etara, Ibarra futbol zelaian. Gaztetxoek futbolaren gaineko eduki espezifikoak landuko dituzte bertan: postuak, baloiaren domeinua eta trebetasuna, teknika, taktika, lidergoa… eta balioen eta emozioen lanketa lehiaketan ere izango dute. Horretaz gain, nutrizioa kirolean ere landuko dute. Elikagai osasuntsuez gain, hidratazioak entrenamenduan zehar eta ostean duen garrantzia izango dute ikasgai campus osoan zehar. 

Izen-ematea zabalik dago

Campusean izena eman gura duenak Udaretxabaleta.eus/teknifikazio-campusa helbidearen bitartez egin beharko du, orrialde horretan dagoen Izena eman esteka sakatu eta eskuorria beteta. Campusean parte hartzeko, 80 euro ordaindu beharko dira. Horrekin batera, edozein informazio, zalantza edo argibide gura dituenak udakefutboleskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake.

UDA-zaleak mundutik Bestetik, Aretxabaleta Kirol Elkartearen Instagram kontuan #UDAoporrak traoldun argazki guztiak batuko dituzte aurten ere. UDA-zaleak mundutik agertzea nahi dute, beste urte batez, koloreak harrotasunez erakusteko asmoz. Horretarako, argazkia #UDAoporrak traolarekin Instagramera igotzea edo UDAren kontura –@udaretxabaleta– bidaltzea eskatu dute elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak