Kiroldegia eta liburutegia egun batzuetan itxita, abuztuan

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 31a, 10:00

Ibarra kiroldegiak astebeteko oporrak hartuko ditu bakarrik abuztuan, hilaren 12tik 18ra hain zuzen ere. Eta liburutegia bi astez itxiko dute, hilaren 12tik 25era.

Ibarra kiroldegiko abuztuko ordutegia honako hau izango da: astelehenetik zapatura bitartean, goizez, 09:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.  Domekatan, ostera, goizez bakarrik zabalduko dute, 09:00etatik 14:00etara.

Andramaixetako astean, ostera, itxi egingo dute hilaren 12tik 18ra hain justu (bi horiek barne).

Liburutegia goizez zabalik

Opor sasoia aprobetxatuta liburuak hartu gura dituenak edo horiek irakurri ostean itzuli, jakin liburutegia bakarrik goizetan zabalduko dutela abuztuan, 09:00etatik 13:00ak bitartean. Hilaren 12tik 25era, ostera, itxita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak