Azbe inguruko bidegurutzeko lurretan laginak hartzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 25a, 12:50

Azbe lantegia zenaren alboko bidegurutzean behar bezalako biribilgune bat egingo du Foru Aldundiak. Lan horiek hasi aurretik, baina, lur horien egoera ezagutu gura dute; izan ere, Euskao Jaurlaritzak eskatu du kutsadurarik duten ikertzeko. Horretarako laginak jasotzen dabiltza.

Foru Aldundiko Errepideetako Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari Mikel Uribetxebarria Barrenak adierazi du aste pare batez jasoko dituztela mostrak: "Laginen emaitzekin txostena bidaliko dugu Eusko Jaurlaritzara, eta handik erantzuna jasotakoan eta oniritzia emandakoan, esleituko ditugu lanak. Dena den, aurten exekutatzea ez da samurra izango". Behin lanak hasitakoan, sei bat aste iraungo dutela iragarri du, "obra txikia" delako.

Era berean, argitu du horrek ez duela baldintzatuko Eroski supermerkatuaren irekiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak