2019/08/14 13:00

Jaiak

Andramaixak: Abuztuak 14

Andramaixak: Abuztuak 14
Herriko kaleak, Aretxabaleta
  • • 13:00, Trikipoteoa, txosna-gunean.
  • • 14:30, Gazte bazkaria eta ondoren jolasak eta gazte argazkia, txosna-gunean.
  • • 16:00, KANPAI JOTZEA, Andramari jaiei hasiera emateko.
  • • 16:00, XL. MUS TXAPELKETA Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira. Izena ematea: 20 € (15:30-15:55). (1. saria 100 € / 2. saria 50 € / 3. saria 30 € )
  • • 16:00, UR PUZGARRIAK, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da
  • • 18:00, Ginkana, txosna-gunean.
  • • 19:00, Herriko jaiei hasiera ofiziala emateko, IKURRINARI AGURRA egingo zaio udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta. Jarraian, Oihana Aldaik, Errealeko jokalari aretxabaletarrak, PREGOIA irakurri eta TXUPINAZOA botako du. Bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna.
  • • Jarraian, ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA.
  • • 20:00, SALBEA, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
  • • 20:00, Ekitaldia, txosna-gunean.
  • • 20:30, Rukula taldearen kontzertua, txosna-gunean.
  • • 22:00, DJ –KI FEST, Herriko Plazan.
  • • 23:00, Ulterior, bidaia IKUSKIZUNA kaleetan zehar, Tiritirantes taldearen eskutik.
  • • 23:00, Sarraski deiak taldearen KONTZERTUA, Txosna-gunean.
  • • 00:00, DJ –KI FEST, Herriko Plazan.
  • • 00:00, VIRGIN MARI DJ Set, Txosna-gunean.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.