Bi multzotan banatuta aritu dira txapelketan parte hartu duten hamabi taldeak. Ligaxka eran jokatu dituzte, aurrena, partiduak, eta multzo bakoitzeko lau talde onenak sailkatu dira final laurdenetarako.
Final erdietan Izar Galeguri irabazi dio Eskobeerfestek, eta Spatek Soy Zurdori. Finalean, emaitza argiarekin irabazi du Eskobeerfestek. 300 euroko saria izan du bigarren izan den Spatek, eta 100ekoa hirugarren emaitu duen Izar Galeguk; azken horiek 4-3 irabazi diote Soy Zurdori hirugarren posturako partidua.