Debagoieneko kuadrillen arteko futbol txapelketa antolatu du, beste behin, UDAk. Zapatuan, uztailaren 21ean, izango da, dagoeneko zortzigarrena, eta izena emateko epea bihar, uztailak 18, itxiko dute. Hona hemen horretarako bideak: udaretxabaletake@gmail.com; Whatsapp: 635 20 64 33; eta Instagram: @udaretxabaleta.
Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra da 16 urtetik gora izatea –2002an jaiotakoak barne–. Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du, eta, izena ematerakoan, haren izena eta telefono zenbakia eman beharko ditu, baita 100 euro sartu ere Laboral Kutxako kontu honetan: ES 93 3035 0002 16 0020703093.
Sariak honako hauek izango dira: txapeldunak, 600 euro; txapeldunordeak, 300 euro; eta hirugarren sailkatuak, 100 euro.